Eskola txikia gara, eta hori da gure indarra. Adin desberdinetako haurrak elkarrekin ikasten dute, irakasleek haur bakoitza ondo ezagutzen dute eta familiekin harreman zuzena dugu.
Euskara da eskolako eta herriko hizkuntza: Aulesti arnasgune euskalduna da. Bizkaiko Eskola Txikien Sareko kide gara.
Jolasaren eta txokoen bidez ikasten dugu. Gela txokotan antolatuta dago, haurrek aukeratu, esperimentatu eta elkarrekin jolas dezaten. Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu eta mugimenduari eta kanpoko jolasari leku handia ematen diegu. Espazioak: txokoak, psikogela, kanpo espazioa eta psikobasoa. Egokitzapen-aldia irailean, familia bakoitzarekin adostuta.
Adin anitzeko taldeetan antolatzen gara eta ikaskuntza eremuka egiten dugu: haurrek txandaka lan egiten dute tailer desberdinetan (hizkuntzak, matematika, zientzia eta artea). Proiektuak herriko erronketatik abiatzen dira: STEAM, baratza, ehungintza. Ebaluazioak haur bakoitzaren garapenari erreparatzen dio, eta familiekin partekatzen da.
Ordutegia: 09:00–16:00 (jantokia 12:30etik 14:00/14:30era).
Somos una escuela pequeña: niñas y niños de distintas edades aprenden juntos, el profesorado conoce bien a cada uno y la relación con las familias es directa. El euskera es la lengua de la escuela y del pueblo. Infantil (2-6 años): aprendemos jugando, por rincones, respetando el ritmo de cada niño. Primaria (6-12 años): grupos multiedad, talleres rotativos y proyectos con el pueblo; evaluación centrada en el desarrollo de cada niña y niño.